Zaldiko Maldiko Iruñeko elkarteak euskararen alde lanean aritzen diren pertsona, talde edo erakundeak saritzen ditu urtero, Lamien Urrezko Orrazia sariarekin. Aurten, Nafarroako euskarazko hedabideak saritu dituzte, “urte sail luzean egindako lana eta une honetan, diru-laguntza ofizialik gabe, aurrera ateratzeko egiten ari diren ahalegina” kontuan hartuz. Saritutako hedabideen artean, eskualdeko Ttipi-Ttapa aldizkaria, Xorroxin eta Karrape irratiak eta Xaloa Telebista daude.
Zaldiko Maldiko Iruñeko elkarteak euskararen alde lanean aritzen diren pertsona, talde edo erakundeak saritzen ditu urtero, Lamien Urrezko Orrazia sariarekin. Aurten, Nafarroako euskarazko hedabideak saritu dituzte, “urte sail luzean egindako lana eta une honetan, diru-laguntza ofizialik gabe, aurrera ateratzeko egiten ari diren ahalegina” kontuan hartuz. Saritutako hedabideen artean, eskualdeko Ttipi-Ttapa aldizkaria, Xorroxin eta Karrape irratiak eta Xaloa Telebista daude. Baina bertze aunitzek ere jaso zuten oroigarria eta saria irailaren 23an Iruñean: Guaixe, Belaixe, Karrika, Xuka, Zorrokaria, Pulunpe, Esan- erran, Mailope, Euskalerria Irratia, Aralar Irratia, Irati Irratia, Nabarra…
Asto Masto Saria Xabier Azanzarentzat
Aldiz, kontrako saria ere ematen du Zaldiko Maldikok eta aurten Asto Masto izeneko saria Euskarabideako Javier Azanzari ematea bururatu zaie, “Euskarabideak hasiera batean euskaldunen artean sorturiko itxaropena zapuztu duen pertsona izan delako, Nafarroako Gobernuaren euskararen kontrako politikaren kide bikaina izanik”.