Bidasoako III BTT martxa eginen da igandean

TTIPI TTAPA 2010eko irailaren 22a

Manolo Lizardi, Jorge Iribarren, Izaskun Goñi eta Miriam Blas, ibilaldiaren aurkezpenean. Alicia del Castillo

Behobia eta Bertiz lotuko ditu lehen aldiz Partzuergoaren ekimenak

Bertizko Turismo Partzuergoak Bidasoako III btt martxa antolatu du, iganderako, irailaren 26rako. Mugikortasun iraunkorrarekin sensibilizatzea eta Bidasoko Bide Berdea, gure eskualdean hezurmuina den baliabide turistikoa garatzeko gaitasuna agertzea dira helburu nagusiak. Ekitaldia, Mugikortasunaren Europako Astearen barrenean dago eta lehenengo aldiz Tren Txikitoak egiten zuen Gipuzkoako ibilbidearen zati bat egin ahal izanen da. Izan ere, Behobia eta Endarlatsaren arteko 10 kilometro egokitu zuen iaz Gipuzkoako Foru Aldundiak. Asteartean, irailaren 21ean eman zuten ekitaldiaren berri Partzuergoan Izaskun Goñi Bertizko Partzuergoko kudeatzaileak, Jorge Iribarren Bertiz BTTko arduradunak, Miriam Blas Mandaniki enpresako arduradunak eta Manolo Lizardi, Rural Kutxako ordezkariak.

50 kilometro

Ibilbidea 50 kilometrokoa da, Behobiatik Bertizko Natur Parkeraino. Horregatik familientzat ibilbide laburragoa ere eskainiko da, Sunbillatik atera eta 12 kilometro eginen dituena. Sunbillan atseden hartzeko puntua jarriko da, Arraiozeko Nafarmendi establezimendu berriak eskaintzen dituen produktuekin, ibilbide luzearen partehartzaileek indarrak berri ditzaten. Helmugan establezimendu berak luntx bat eskainiko du, eta tokiko produkto tipikoak ere dastatuko dira.

Bide berdearen ibilbideak erakartasun haundiko natur ingurumena zeharkatzen du, Bidasoa ibaiaren ondoan. Eurovelo 1en ibilbideak gure bide berdearekin bat eginen duela aprobetxatuz, bidea hobetzeko lanak datorren urtean hasiko dira. Momento honetan martxa egiten ahal izateko behin behineko irtenbidea eman zaien bi puntu daude. Eskualdean BTT zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa berrietako batek, Berako Mandanikik, linternak utziko ditu Montoiako tunela pasatzeko. Bertzalde, Igantziko Udalak Lintzakardiko tunelaren zola moldatuko du. Antolakuntzak eskaintzen dituen bertze zerbitzuak hauexek dira: irteeran garraioa, parte hartzaileek euren kotxeak Bertizen uzteko, martxa bukatu eta gero etxera itzultzeko, bizikletekin eramanen zaizkie Behobiara.

Antolakuntzak bazkaltzeko erreserbak ere jasotzen ditu. Eskualdeko bertze btt enpresa berri batek, Doneztebeko Bertiz BTT enpresak, parte hartzailei eskaintzen dizkie bere zerbitzuak, dutxak, aldagelak, tallerra eta bizikletak garbitzeko eremua, hain zuzen ere. Bertizko Turismo Partzuergoaren btt enpresa guztiek bizikletak alokatzen dituzte. Beraz, arrazoi ezberdinengatik bizikleta izanen ez duten partehartzaileek zerbitzu hau euren esku izanen dute.

Izen emateak Partzuergoaren webgunearen bitartez egiten dira: www.consorciobertiz.org. Informazio gehiago 948 592323 telefonoan eta web orrian.

Ekitaldi honek Nafarroako Rural Kutxaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntza izan du, baina gauzatzea posible egin dutenak Gipuzkoako Foru Aldundia eta Gipuzkoako Batzar Nagusiak izan dira. Azken erakunde honen lehendakariak martxan bere partehartzeko asmoa azaldu du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun