Futbol denboraldia hasia da dagoeneko eskualdeko zenbait talderentzat eta orokorrean asteburu emankorra izan da oraingoa. Talde nagusiei dagokienez, Leitzako Aurrerak eta Beti Gazteko bigarren taldeak bakarrik galdu dute. Gainerako guziek irabazi. Jubenil mailan, denboraldiko lehen derbia jokatu zuten larunbatean Mastegin Beti Gaztek eta Gure Txokoak eta lesakarrak aisa nagusitu ziren. Kadete mailan ere, garaipenarekin hasi ziren Bortzirietako bi taldeak. Hauek izan dira asteburuko emaitzak:
Nafarroako Preferente mailan
CD San Cristobal 2 - Aurrera KE 1 (Bazarte)
Gipuzkoako Gorengoen mailan
Beti Gazte 5 (Igor Gurrutxaga, Oier Iantzi, Beñat Saralegi (2) eta Ander Maia – Amara Berri 2.
Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan
Mariño B 3 - Beti Gazte B 1 (Pablo Taberna)
Gure Txokoa 2 (Mikel Morcillok 2) – Landetxa 1
Nafarroako Erregionaleko lehen mailan
Baztan 2 (Sansiñena eta San Jose) – Urbasa 0
Doneztebe FT 5 (Jon Apeztegia, Mikel Telletxea, Aritz Baleztena, Jaime Sein eta Iban Santesteban) – SD Alsasua 2
Gipuzkoako jubenilen lehen mailan
Beti Gazte 4 (Josu Sanjurjok 2, Fernando Etxegaraik 2) – Gure Txokoa 0
Nafarroako jubenilen lehen mailan
Gares 4 – Baztan 0
Gipuzkoako kadeteen lehen mailan
Landetxa 1 – Beti Gazte 8 (Unai Zamoranok 4, Ibon Txoperenak 2, Mattin Arbelaitz eta Koldo Ordax)
Hondarribia B 1 – Gure Txokoa 4 (Beñat Mitxelena, Mikel Esnaola, Mikel Aldazabal eta Ander Corral)