Denboraldiko lehen derbia jokatuko dute Beti Gazte eta Gure Txokoako jubenilek

TTIPI TTAPA 2010eko irailaren 17a

Eskualdeko futbol taldeak hasiak dira pixkanaka jokoan sartzen

Eskualdeko futbol taldeak hasiak dira pixkanaka jokoan sartzen. Joan den astean talde nagusiak hasi ziren. Aste honetan, Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan ari diren Gure Txokoa eta Beti Gazte B ere hasiko dira lanean, baita Gipuzkoan ari diren jubenil eta kadeteak ere. Gainera, Bortzirietako derbia izanen da asteburu honetan, jubenil mailako Beti Gazte eta Gure Txokoa aurrez aurre izanen baitira Mastegin, aspaldiko partez. 

 Eskualdeko futbol taldeak hasiak dira pixkanaka jokoan sartzen. Joan den astean talde nagusiak hasi ziren. Aste honetan, Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan ari diren Gure Txokoa eta Beti Gazte B ere hasiko dira lanean, baita Gipuzkoan ari diren jubenil eta kadeteak ere. Gainera, Bortzirietako derbia izanen da asteburu honetan, jubenil mailako Beti Gazte eta Gure Txokoa aurrez aurre izanen baitira Mastegin, aspaldiko partez. Hauek dira asteburuko hitzorduak:

 

Nafarroako Preferente mailan

CD San Cristobal - Aurrera KE, igandean 17:30ean Berriozarren.

 

Gipuzkoako Gorengoen mailan

Beti Gazte – Amara Berri, igandean 17:00etan Mastegin.

 

Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan

Mariño B - Beti Gazte B, larunbatean 15:30ean Irungo Ugalde zelaian.

Gure Txokoa – Landetxa, larunbatean 17:00etan Matzadan.

 

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

Baztan – Urbasa, larunbatean 17:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

Doneztebe FT – SD Alsasua, larunbatean 16:30ean Uharteko Aretan.

 

Gipuzkoako jubenilen lehen mailan

Beti Gazte – Gure Txokoa derbia hasteko, larunbatean 16:00etan Mastegin.

 

Nafarroako jubenilen lehen mailan

Gares – Baztan, igandean 17:30ean Garesko Osabidean.

 

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan

Landetxa – Beti Gazte, larunbatean 10:30ean Irungo Ugalde zelaian.

Hondarribia B – Gure Txokoa, Hondarribiako Ondartzan larunbatean 12:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun