Doneztebeko besta ttikiak ospatuko dituzte ortziral eta larunbatean

TTIPI TTAPA 2010eko irailaren 17a

Paella lehiaketako partaideek epaile zorrotzak izanen dituzte aurten ere. TTIPI TTAPA

Asteburu honetan Doneztebeko besta ttikiak ospatuko dituzte. Irailaren 17an, ortziralean, 19:30ean pintxoak izanen dira eta 20:00etan txupinazoa botako da. 22:00etan Gazte Burrunbaren afaria eginen da eta ondotik kontzertuak izanen dira. Larunbatean, berriz, 14:00etan paella eta tortilla lehiaketa eginen da eta ondotik bazkaria. 16:00etan mus txapelketa jokatuko da eta arratsaldez eta gauez Jalisko Band­ekin dantzaldia izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun