Bera eta Baztango Basaburua nagusitu dira Herriz Herri Txapelketan

TTIPI TTAPA 2010eko irailaren 16a

Berako taldeak lehendabiziko eta bigarren postuak eskuratu ditu Herriz Herri Txapelketan. Goiko

Berako taldea lehen proba konbinatuan atera da garaile eta Basaburua bigarrenean

Abuztuaren 28an jokatu zen Nafarroako Herriz Herri Txapelketako azken jardunaldia Berriozarren, eta eskualde­ko taldeak, Berakoa eta Baztango Basaburua, txukun ibili ziren. Bi proba konbinatuetan aritu dira lehian: lehendabizi­koan, txokor biltzen, zaku lasterketan, lasterka eta arpanean eta bigarrenean lastoa botatzen, txinga-eramaten eta ingudea altxatzen.

Lehendabiziko konbinatuan, aitzineko hiru jardunaldietan hobekien moldatu ziren hiru taldeen artean jokatu zen finala: Bera, Ultzama eta Berriozar. Eta ordura arte bezala, beratarrak fin egin zituzten lanak: 18:18.77ko denbora eginez nagusitu ziren. Bigarren Ultzamako taldea gelditu zen eta hirugarren Berriozar. Basaburua ez zen finalerako sailkatu.

Bigarren proba konbinatuan, bertzalde, liga sistema erabili zenez, lau jardunaldietako puntuak batuta Ba­sa­buruak lortu zuen emaitzarik onena: 14 puntu. Puntu erdira gelditu zen Berako taldea (13,5 puntu). Hirugarren Berriozar gelditu zen eta laugarren Ultzamako taldea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun