Mendi bizikleta gustuko dutenek aukera ezin hobea izanen dute Saran irailaren 26an. Joan den urtean egin ez bazen ere, auten, Sarako Turismo Bulegoak antolatuta Mendi Bizikleta Ibilaldia eginen da igande horretan eta bizikletazaleek bi ibilbide izanen dituzte aukeran: 20 kilometrokoa eta 30 kilometrokoa.
Goizean 09:00etan abiatuko da ibilaldia plazatik eta 1.400 metroko malda izanen du.
Bizikletan ibiltzeko ateraldiaz gain, zintzur bustitzea, hornidura puntuak eta opariak ere izanen dira parte hartzen dutenenentzat.
Bertzalde, kaskoa eramatea beharrezkoa izanen da eta osasun egoera onean egotea ere ezinbertzekoa dela ohartarazi dute antolatzaileek. Hala, azken urtebetean egindako medikuaren azterketa eskatuko da.
Ibilaldian parte hartu nahi duenak zortzi euro ordaindu beharko ditu eta informazio gehiago nahi badu Turismo Bulegora dei dezake: (0033) 559542014.
Antolatzaileek argi azaldu nahi izan dute ibilaldi bat izanen dela, eta ez lasterketa bat. Aldi berean, istripuren bat gertatuz gero, Turismo Bulegoa ez da horren arduradun eginen.