Loiarte eta Kastro bigarren mailan ariko dira heldu den denboraldian

TTIPI TTAPA 2010eko irailaren 16a

Segundo guttigatik gelditu da Asier Pellejero aresoarra mailaz igotzeko aukerarik gabe. Koldo Alduntzin

Loiartek irabazi du Nafarroako III. Mailako Aizkora Txapelketa

Jose Antonio Loiarte zubietarrak eta Raul Kastro urroztarrak hirugarren maila utzi eta bigarrenean aritzeko txartela lortu dute. Abuztuaren 29an jokatu zen Nafarroako III. Mailako Aizkora Txapelketako finala Arazurin, txukun aritu ziren, eta lehendabiziko bi postuak eskuratuta lortu dute mailaz igotzea.

Uztailaren 8an Iruñean jokatutako kanporaketan sailkatu ziren lehen bortz aizkolariak aritu ziren finalean. Loiarte izan zen lanak aki­tzen lehena: 07:48ko denbora behar izan zuen 45 ontzako bi enbor eta bi kanaerdiko ebakitzeko. Raul Kastro urroztarra bigarren gelditu zen, 09:08ko denbora egin ondotik. Asier Pellejero aresoarra, be­rriz, hirugarren gelditu zen (09:32).

 

Eneko Saralegi bigarren

Leitzako Talo Egunaren barne jokatu zen Euskal Herriko Gazte Mailako Aizkora Txapelketa eta Eneko Saralegi 17 urteko leitzarra bigarren gelditu zen. Estu ibili ziren Corchero txapelduna eta biak, baina azkenean sei segundoko aldeaz nagusitu zen Corchero. Saralegi iazko txapeldunak 9 segundoan hobetu zuen iazko denbora.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun