Euskara goiti ari Senperen

Franck DOLOSOR 2010eko irailaren 16a

Gazteenek eskolako bidea hartu dute duela zonbait egun. Aipaga­rria da inguruetako bertze herrietan ez bezala gero eta haur gehiago badela eta gainerat ainitzek eus­kara edo euskaraz ikasten dutela. Ikastolan 71 haur daude, iaz baino gehiago. Eskola publi­koan 275 ikasle dauz­ka­te eta hauetatik %65 sail­ elebidunean ibilki da. Azkenik, eskola pribatuan (167 lagun) murgiltze ereduan osoki euskaraz ari dira ttikienak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun