Mugimendu zabala sortu da berriki Frantziako Gobernuak egin nahi duen erretiroaren erreformaren kontra. Buruilaren 7an, 13 000 lagun ibili ziren Baionako karriketan eta manifestaldi hortan senpertar ainitzek parte hartu zuen: herriko langileak, irakasleak, laborariak eta aduanako guarda ohi batek, bertzeak bertze. Ez dute begi onez ikusten erretiroaren adina gibelatzea eta kotizazio urte kopurua haunditzea. Beren ustez, ez da xuxena langileek indarrak egitea beti. Nahiago lukete bertze iturriak atxeman ditzan Gobernuak.