Anne Marie Jeannou eta Iñaki Viquendi arte garaikidezale senpertarrak ez daude lo. Iaz, Berinak arte garaikide lehen festibala apailatu zuten Karrika Nagusiko saltegietako berinak apainduz. Ideia bera gogoan atxiki dute eta bigarren festibala prestatzen ari dira heldu den urtekoz, berrikuntza frangorekin. Urrian finkatuko dituzte xehetasunak. Festibalak polemika sortu zuen iaz Herriko Etxeak 12 000 euroko laguntza eman baitzion. Tirabirak tirabira, herri ainitzek nahi lituzketen maila oneko bi artista ditugu. Bere jakitatea euskaraz irakasten hasi da aurten Iñaki eta Anne Marie Parisen ibilki da egun hauetan 19. auzoko arte garaikide festibala zuzentzen baitu.