Artxeluak taldeak kantaldia eskainiko du Ibarrungo bestetan

Franck DOLOSOR 2010eko irailaren 16a

Hamar bat senpertarrek eta azkaindar batek osatzen dute Artxeluak taldea. Franck Dolosor

Xerri jatearekin hasiko dira bestak

Ibarrungo bestak ate joka ditugu buruilaren 24tik 27rat ospatuko baitira. Ohiturari jarraikiz, xerri ttiki jatearekin hasiko dira Mikeliak ortziral arratsean Inharrea base­rrian. Gero, asteburuan, animazio andana izanen da: ibilaldia oinez Iba­rrun auzoan barna, pala norgehiagoka, kontzertuak Ze Esatek eta Smackwar taldeekin, trikitixa erakus­taldiak Zaldibiako musikariekin, eta kantaldia Artxeluak mul­txoa­­rekin. Ahots hutsez edo gita­rraren lagun­tzarekin, Michel Labeguerie, Guk edo Eltzegor taldeen kantuak eskaintzen dituzte gaz­te hauek. Senpereko besten kari gaitzeko giroa piztu zuten uztailean eta aldi huntan ere ez da dudarik belarriak goxa­tzen ahalko direla. On­gi alegeratuko dute lehen Senpereko biho­tza izan zen auzoa. Duela mende batzuk, herrigunea Ibarrunen zen eta noizbait oraingo Karrika Na­gu­­sirat eraman zen Gaz­telua eta Akerre­tako erro­ta ondorat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun