Estatuko bide berdeen topaketa urriaren 7an Bertizen

TTIPI TTAPA 2010eko irailaren 16a

Espainako Bide Berdeen Fundazioarekin elkarlanean eta Ingurumen Ministerioak finantzatuta, estatu espainiarreko bide berdeen topaketa Bertizko Jauregian eginen da urriaren 7an.

Egunari hasiera emateaz, Nafarroako Gobernuko ordezkariak, eta Ingu­rumen Ministerioko eta Fundazioko ordezkariak arduratuko dira. Horren ondotik, bide berde ospe­tsu batzuen inguruan azalpenak emanen dira eta segidan, Nafa­rroako bide berde guztiak izanen dira hizpide. Bidasoakoaren kasuan, Euroveloaren proiek­tua azalduko da eta Donez­tebe-Elizondoko zatiaren egoeraren berri emanen da.

Arratsaldean, bide berdea eta dauden enpresa eta establezimenduak ikusteko bisita gidatua eginen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun