Mendi bizikleta ateraldiaz gain, aurten lehenengo aldiz, Hegaztien Mundu Eguna ospatuko da Nafarroan Bertizko Partzuergoaren ekimenez. Etxalarren eta Bertizen eginen da eta egun bat baino gehiagotan.
Alde batetik, irailaren 15etik aitzinera, hegaztien inguruko erakusketa zabalik dago Etxalarko Kultur Etxean.
Ekitaldi nagusiak, hala ere, urriko lehendabiziko asteburuan eginen dira. Urriaren 1ean, ortzirala, 19:30ean Etxalarreko Kultur Etxean diapositiba emanaldia eta adituen mahai-ingurua eginen dira. Ondotik, hizlarien eta hegaztizaleen afaria eginen da.
Larunbat goizean, urriak 2, hegaztien behaketa izanen da Bertizeko parkean, 10:30etik 14:00etara. Bazkaria izanen da gero –erreseba daiteke– eta arratsaldean kabiak paratuko dira zuhaitzetan (bereziki haurrei bideratutako jarduera da).
Igandean, azkenik, 08:30ean txori behaketa eginen da Etxalarren.
Gauza guztietan (otorduetan ere bai) parte hartzeko, izena eman behar da Partzuergoan.