Bidasoako Bide Berdeko III. Mendi Bizikleta Martxa hilaren 26an

TTIPI TTAPA 2010eko irailaren 16a

Joan den urteko edizioan ere, neska-mutikoek euren bidea egin zuten. Argazkia Sunbillan ateratakoa da. Utzitako argazkia

Lehen aldiz Gipuzkoa eta Nafarroako bide berdeetan barna eginen da

Bertizko Partzuergo Turistikoak antolatuta, Bidasoko mendi bizi­kleta martxaren hirugarren edizioa eginen da irailaren 26an. Aurtengoa berezia izanen da, lehendabiziko aldiz Gipuzkoa eta Nafarroako bide berdeetan barna eginen delako, bere garaian, trenak egiten zuen bidea berreskuratuz. Behobian hasi eta Bertizen akituko da 50 kilometroko itzulia. Helduak Puntxasko gasolindegian abiatuko dira 10:00etan. Eta hau­rrak, berriz, Sunbillako ikuztegitik abiatuko dira 12:00etan. Hor pa­ratu­ko da, hain zuzen, atse­den hartzeko gunea.

Martxa hau Europako mugikortasunaren asteko programaren barne eginen da, eta Doneztebeko Bertiz BTT eta Berako Mandaniki enpresek lagundu dute, Nafarmendik jatekoa eta edatekoa eskainiko ditu, eta horrez gain, Nafarroako Gobernuak, Irungo Udalak, eta Gipuz­koako Foru Aldundiak eta Batzar Nagusiek diruz lagunduko dute.

 

Izen-ematea

Izena emateko e-postaz edo faxez egin behar da, www.consorciobertiz.org web orrian dagoen orria betez edo telefonoz eskatuz (948 592323).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun