Nekazaritza azpiegiturak egiteko dirulaguntza eman du Gobernuak

Joseba URROTZ 2010eko irailaren 16a

Azkeneko bi urte hauetan ukatu ondotik, aurten Nafarroako Gobernuak Udalari dirulaguntza ematea onartu du nekazaritzako azpiegiturak hobetzeko. Orain dela bi urte egin zen proiektu bera aurkeztu zen aurtengo deialdian ere, eta 173.000 euro hartuko dira. Diru hori hain­bat bide hormigoi­tzeko eta aziendendako bi aska egiteko erabiliko da.

Aurten lanaren erdia egin behar da guttienez eta gehienez ere urriaren azken alderako akitua egon beharko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun