Akitu dira Oizko bestak

Ttipi-Ttapa 2010eko irailaren 16a

Alberto San Migel

Bestek ere eman dute aurtengoa. Ortziralean espero baino jende guttiago ibili bazen ere, larunbat arratsaldean eta gauean jende aunitz hurbildu zen, baita igandeko aizkora apustua ikustera ere. Astelehenarekin egindako herri bazkaria ere arrakastatsua izan zen: 80-90 lagun elkartu ziren, eta herriak 150 biztanle dituela kontuan hartuz... Giro polita izan da, egiratu bertzela argazkiari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun