Udalak ez du Mindegiaren omenez egin nahi den oroigarriaren gastua ordainduko

Fermin ETXEKOLONEA 2010eko irailaren 16a

Urtebete pasatu da herriak Mindegiari omenaldia eskaini zionetik. 2009ko irailaren 12an izan zen. Artxibokoa

Antton Espelosinek hainbat bide zabaldu ditu eskulturarentzat dirua biltzeko

Aizkorarako duen afizioa eta aizkoraren ingu­ruan egin dituen hainbat lan tarteko, ezaguna da Antton Espelosin sunbildarra. Bera izan zen Ramon Latasa Basoko aizkolaria liburuaren edo Latasaren irudiekin osatutako DVDaren egilea. Sunbillan dagoen eskultura ere berak bideratu zuen.

Orain, berriz, Mikel Mindegiari egin nahi dio omenaldia, eta helburu horrekin aurkeztu dio Udalari Mindegiaren omenez eskultura bat egiteko ideia. 48.000 euroko aurrekontua edukiko luke eskultura hori egiteak, baina Udalak dirurik ez duela eta, gastua he­rriaren gain ez hartzea erabaki du. Aldiz, Mindegiak egin duen ibilbideak omenaldia merezi duelakoan dago Udala eta Espelo­sini dirua biltzen lagun­tzeko prest agertu da. Edozein entitatetan dirulaguntza eskatzeko ardura bere gain hartuko luke Udalak, baina herriarena den dirua erabili gabe.

Espelosinek, bere aldetik, dirua biltzeko hain­bat bide zabaldu ditu. Alde batetik, Aizkora apustuak eta txapelketak 1949-2009 liburua kaleratu du eta bil­tzen duen dirua Mindegiaren oroigarria egiteko bideratu nahi du. Horrez gain, Nafarroako Kutxaren Zuk aukera­tu, zuk erabaki ekimenean ere aurkeztu du proiektua, eta beraz, Nafarroako Kutxako edozein bezerok proiektu honen alde eginez gero, dirua Mindegiaren oroigarria egiteko bideratuko litzateke.

Dirua biltzen badu, eta gauza ongi badoa, orduan erabakiko da eskultura egin ala ez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun