Dena prest dago larunbatean eginen den Joaldunen Egunerako

Arkaitz MINDEGIA 2010eko irailaren 16a

Auzoetan barna ibili ondotik, eguerdian plazan eginen dute joaldunek eguneko azken itzulia. Artxibokoa

Larretxea eta Nazabal elkarrekon kontra ariko dira eguerdian plazan

Hutsik egin gabe, aurten ere Joaldunen Eguna antolatu dute joaldunek eta Ibintza Kultur Taldeak elkarlanean. Larunbat honetan, irailak 18, eginen da eta goiz-goizetik hasiko dira joare doinuak.

Goizean Amezti auzora joanen dira joaldunak herriko trikitilariekin. Sotilenean eginen dute lehenengo geldialdia. Hortik aitzinera baserritarrek etxe­ko ateak zabal-zabalik ireki eta gosari ttikia eskainiko diete. Ameztiko base­rri guztietan geldituz, azken geldialdia Al­txuneko bordan eginen dute. Handik Lasaga auzora jaitsiko dira joareen soinuak, eta gero he­rrira.

Eguerdi aldera, joaldunak eta trikitilariak beraien buelta herrian eginez akituko dute itzulia.

 

Aizkora, bertsoak eta musika

13:30 aldera sekulako aizkora apustua izanen da plazan: Donato La­rretxea eta Floren Nazabal aurrez-aurre ariko dira. Ondotik, Jexux Mari Irazu eta Jon Maiak­ bertso ba­tzuk botako dituzte bazkaldu aitzinetik. Baz­kaldu ondotik, berriz, ber­tso­larien saioaz aparte, Mikel Salaberriren musi­ka doi­nuak izanen dira gaueko ordu ttikiak bitarte.

Bazkaltzeko txartelak Herriko Ostatuan eta harategian daude salgai.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun