Buruz buruko hamargarren txapela jantzi du

TTIPI TTAPA 2010eko irailaren 16a

Herritarren arteko lehia izan zen irailaren 4an Galarretan, Kursaal Kasinoaren txapel­ke­taren finalean. Koteto Ezku­rra beteranoak eta Julen San Migel gazteak elkarren aurka jokatu zuten eta azkenean, 30-24 zaha­rrena nagusitu zen, bere bakarkako hamar­ga­rren txapela lortuz. Baina ez zion erraz­ utzi­ arerioak, eta San Migelek ere tanto on aunitz jokatu zituen. Jendeak ere ederki erantzun zuen, eta ia goraino bete zen frontoia: 1.000 ikusle ingu­ru bildu ziren. 2005ean bederatziga­rrena jan­tzi zuenetik, bortz urte eman ditu zenbaki borobil horren bila Kotetok. 1990ean debutatu zuen, 16 urte ber­tzerik ez zituenean, eta 1995ean jantzi zuen lehen txa­pe­la. Hu­rrengo lauak ere beretzat izan ziren. 2001 eta 2002an ber­tze bi lortu zituen eta 2004 eta 2005­ean azkenak. 2007an azpitxa­peldun izan zen Patxi Zeberioren kontra galdu ondotik, baina Migel Mari Urru­tia saldiastarrak irabazi duen azken bi urtetan ez zuen finalean sar­tzerik lortu. Hamarga­rrena amari eskaini dio.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun