Adinekoen Eguneko Zentroaren lehen faseko lanek aitzinera segitzen dute eta hauek ikustera joan zen irailaren 7an Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko presidentea. Proiektu hori egiteko Gobernuak 550.569 euro bideratu ditu, aurrekontuaren %71, hain zuzen (aurrekontua 770.763 eurokoa da).
Sanzez gain, Maria Isabel Garzia Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kon tseilaria eta Begoña Sanz berro Landa Garapen eta Ingurumen kon tseilaria ere ekitaldian izan ziren, baita Miguel San Migel alkatea eta Felipe Ganboa Arkupeak elkarteko presidentea eta Joxe Oronoz eta Eusebio Maritorena elkarteko zuzendaritza batzordeko kideak ere, proiektua egin duten arkitektuekin batera.
Eguneko zentroa Aranzoko bidean dago, 6.115,73 metro koadroko lursail batean. Lurra Arkupeak elkartearena zen, baina gaur egun erre tiratuek duten egoi tzarekin trukatu zuen Udalak. 25 lagunentzako lekua dago (60 ere har di tzakete) eta, gainera, Arkupeak elkartearen tzat tokia ere utzi dute.
Obrak bi fasetan daude antolatuak eta orain lehena dago abian; fase horretan sar tzen dira zulaketa lanak egitea, euri uren eta ur zikinen instalazioak egitea eta zola eta egitura jartzea. Ma riez ku rrena enpresa ari da eraikitzen.
Etxabean egonen dira sarbidea eta atseden le kuak (ataria, harrera lekua, egongela, jantokia, komunak, sukaldea, biltegia, administrazio bulegoak eta zerbitzu eremua) eta lehen solairuan profesiona len bulegoak: psikologoa, erizaina, medikua, fisioterapeuta eta okupazio terapeuta. Gimnasioa eta komunak ere paratuko dituzte.
Futbol-zelaia
Belar artifizialeko udal futbol-zelaiaa paratuko den lursaila ere bisitatu zuten Gobernuko ordez kariek, Aparan ingu ruan. Futbol-zelai hori Donez tebe eta inguruko uda le rrietakoen tzat ere izanen da: Bertizarana, Donamaria, Elgorriaga, Era tsun, Ezkurra, Ituren, Labaien, Oiz, Saldias, Sunbilla, Urroz eta Zubieta. Momentuz, 2011rako dirulaguntza protokoloa sinatua dute Udalak eta Gobernuak eta 2011n 450.000 euroko suben tzioa hartuko da. Urte hasierarako 1,3 milioi ingu ruko aurrekontua izanen duten lanak ematea espero dute. 160 lagun ari dira futbolean Donez teberen izenean eta etxe ko parti dak Uharten edo Taxoaren jokatu behar izaten dituzte. Aurten, gainera, lehen aldiz futbol-11n jokatuko duen nesken taldea ere aterako dute.
DATUA
6.115
METRO KOADROKO
lur eremuan dago eguneko zentroa.