Elektrizitate lanaren faltan, labaderoa berritzeko lanak akitu dira. 30.000 euroko aurrekontua izan dute eta diru hori Udalaren eta Nafarroako Kutxaren zuk aukeratu, zuk erabaki ekimenaren bidez lortu da. Alde batetik, teilatua berritu da, eta bertzetik, barruko aldea zaharberritzeaz gain, kanpoan aska berria egin da. Joan den urtean, Mankomunitatearen bidez, ezintasunak dituzten langileak aritu ziren iskin harriak paratzen, eta uda honetan herriko bozpasei jubilatu aritu dira lanean, Pako Sanzberroren gidaritzapean. Ura martxan paratzea da orain falta dena, eta hori bonba batekin eginen da.