62 neska-mutikok hasi dute ikasturte berria eskolan

Itxaso ARRIETA 2010eko irailaren 16a

Horietatik 13 ikasle berriak dira

Udako oporrak akitu, eta joan den astean hasi zuten ikasturte be­rria neska-mutikoek. Guztira 62 ikasle dira aurten hasi direnak, eta horietatik 13 lehenbiziko aldiz joanen dira eskolara: hiru urteko hamar, lau urteko bi eta Lehen Hez­kuntzako lehendabiziko mailan bertze bat. Mikel Bastante, Naroa Petrirena, Unax La­rraburu, Uxue Ibarra, Aitor Igoa, Uxue Armendariz, Ahielen Irazoki, Ane Zelaieta, Jon Iba­rra eta Hodei Gastesi dira hiru urteko hasibe­rriak; lau urteko berriak Joakin Jimenez eta Jose Migel Neacsu dira eta Jose Luis Neacsu lehendabiziko mailan hasi den berria da.

 

13 sartu eta sei kanpora

Herriko eskola utzi dutenak, bertzalde, sei lagun izan dira. Horietatik bortz DBHko lehendabiziko maila egitera joan dira herritik kanpo eta ber­tzea Lehen Hezkuntzako seigarren maila egitera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun