74 neska-mutikok hasi dute ikasturtea

Irune eta Itsaso 2010eko irailaren 16a

Irune Elizagoien

Uda akautzearekin batera, haurrak eskolara bueltatu dira. Ikasturte honetan zazpi haur berri hasi dira: Ane Arburua Iturria, Aitor Azkarraga Fernandez, Daniela Calvo Aranzadi, Manex Danboriena Ibarra, Amaiur Elizalde Mitxelena, Enaitz Perez Mancho eta Robert Marco Petra Stinea. Azken urte hauetan Landagain Eskolan izan den ikasle kopuru handiena da aurtengoa. Denetara 74 ikasle dira, eta 14 irakasle. Aurtengo berrikuntza nagusia zortzigarren gela martxan jartzea izan da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun