Iñigo Lasaga lastekalariak hainbat sari irabazi ditu

Irune eta Itsaso 2010eko irailaren 16a

Iñigo Lasaga mendian goiti lasterka. Lorea Agirre

Euskal Selekzioak deituta, Euskal Herritik kanpo ibili da

Iñigo Lasaga Manttaleko korrikalaria gogotik ari da mendi lasterketetan. 2006ean hasi zen ka­rreretan eta geroztik hainbat sari irabazi ditu. Joan den urtea izan zen lasterketa gehien irabazi zituena. Nafarroako Kopan txapelduna izan zen, Zumarraga-Urretxu mendi lasterketan lehena, Etxa­rri-Aranazekoan irabazle eta berak erran duenez, ilusio gehien egin ziona etxe ondoan jokatutako Sarako Kontrabandisten lasterketa irabaztea izan zen.

Aurten, berriz, Berako Erdi Maratoian 6. akautu zuen eta Isabako Camile Extremen 15.. Orain udazkenean, Olazagutiako lasterketan eta Etxarri-Aranazekoan parte hartu nahi du. Euskal Selekzioak deituta Munduko Kopan ere parte har­tu du. Maia­tzean Ze­ga­ma-Aizkorri mara­toian 11. egin zuen, ekainean Portugalen 9., abuz­tu hasieran 7. geldi­tu zen Frantzia eta Italiako mugan jokatutako lasterketan eta abuztu bukaeran 4. izan zen Italia eta Suitzako mugan. Igande honetan, hilak 19, berriz ere lasterketa du Italian.

Hori bai, maila hau man­tentzeko astean bozpasei egunez gogor entrenatu behar du eta aunitz sakrifikatu, baina merezi du horrelako mailara iritsita. Animo Iñigo!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun