Uda denboraldia langabeziak beheiti egiten duen garaia izaten da normalean. Baina, iaz bezala, aurten ere ez da halakorik gertatu eskualdean. Uztailean ekainean baino 18 langabe gehiago izan ziren eta abuztuan ere kopurua nabarmen haunditu zen (71 langabe gehiago). 1.105 lagunek emana zuten izena Doneztebeko Enplegu Bulegoan, uztailean baino %6,87 gehiagok. Doneztebeko Bulegoaren bidez, 387 kontratu egin ziren abuztuan, baina horietatik 24 izan ziren mugagabeak. Adina eta sexuari dagokionez, 25 urtez goitiko gizasemeetan somatu zen igoerarik handiena (430etik 492ra igo zen) eta adin horretako emakumeetan 481etik 489ra igo zen. 25 urtez beheitiko gizasemetan, 82tik 81era jautsi zen eta emakumeetan 41etik 43ra igo. Lan arloei dagokienez, zerbitzuen arloak dauka langabe gehien, eta abuztuan igo egin zen (588tik 604ra). Halere, Saverako erregulazioaren ondorioz, industrian somatu zen igoerarik haundiena (265). Eraikuntzan ere goiti egin zuen langabeziak (149); nekazaritzan jautsi (19) eta aitzinetik lanik egin ez zutenak 68 ziren abuztu hondarrean, uztailean baino 1 gehiago.