143.860 euroko dirulaguntza hartuko dute eskualdeko udalek

TTIPI TTAPA 2010ko ira. 16a, 13:14

Efizientzia energetikorako eta administrazio elektronikorako izanen da

Krisiaren Kontrako 2010eko Planaren barne, teknologia berrien garapenera eta efizien­tzia energetikora bideratutako dirulaguntza deialdia egin zuen Nafa­rroako Gobernuko Toki Administrazio Departamentuak bere garaian, eta deialdi horren bitartez, 143.859,97 euroko dirulaguntza hartuko dute eskualdeko 23 udalek: Arantza (3.500 euro), Areso (3.500 euro), Baztan (28.000 euro), Bera (18.500), Bertizarana (3.500 euro), Donamaria, Oiz, Urroz eta Beintza-Labaien (3.500 euro), Doneztebe (8.500), Elgorriaga (3.360 euro), Eratsun (3.500 euro), Etxalar (7.500 euro), Ezkurra (3.500 euro), Goizueta (3.997,97), Igantzi (7.500 euro), Ituren (3.500 euro), Leitza (18.500 euro), Lesaka (8.500 euro), Saldias (3.500 euro), Sunbilla (3.500 euro), Urdazubi (3.500 euro) eta Zuga­rramurdi (3.500 euro).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun