Hegaztien Mundu Eguna ospatzen hasi dira Etxalarren

TTIPI TTAPA 2010eko irailaren 16a

Argazki erakusketa urriaren 3a bitarte zabalik izanen da Etxalarko Kultur Etxean. Alicia del Castillo

Bertizko Partzuergoak antolatua erakusketa zabaldu da Kultur Etxean, baina ekitaldi gehienak urri hasieran eginen dira

Aurten lehenengo aldiz, Hegaztien Mundu Eguna ospatuko da Nafarroan Bertizko Partzuergoaren ekimenez. Etxalarren eta Bertizen eginen da eta egun bat baino gehiagotan. Alde batetik, irailaren 15etik urriaren 3ra bitarte, hegaztien inguruko erakusketa zabalik dago Etxalarko Kultur Etxean. Astegunez ikusteko modua izanen da, arratsaldez 16:00etatik 19:30era.

Aurten lehenengo aldiz, Hegaztien Mundu Eguna ospatuko da Nafarroan Bertizko Partzuergoaren ekimenez. Etxalarren eta Bertizen eginen da eta egun bat baino gehiagotan.

Alde batetik, irailaren 15etik urriaren 3ra bitarte, hegaztien inguruko erakusketa zabalik dago Etxalarko Kultur Etxean. Astegunez ikusteko modua izanen da, arratsaldez 16:00etatik 19:30era.

 

Urriko lehen asteburua

Ekitaldi nagusiak, hala ere, urriko lehendabiziko asteburuan eginen dira. Urriaren 1ean, ortzirala, 19:30ean Etxalarreko Kultur Etxean diapositiba emanaldia eta adituen mahai-ingurua eginen dira. Ondotik, hizlarien eta hegaztizaleen afaria eginen da.

Urriaren 2an, hegaztien behaketa izanen da Bertizeko parkean, larunbat goizeko 10:30etik 14:00etara. Bazkaria izanen da gero –erreseba daiteke– eta arratsaldean kabiak paratuko dira zuhaitzetan (bereziki haurrei bideratutako jarduera da).

Urriaren 3an, igandean, azkenik, 08:30ean txori behaketa eginen da Etxalarren. Gauza guztietan (otorduetan ere bai) parte hartzeko, izena eman behar da Partzuergoan.

Ornitologia eta hegaztien behaketa arras aktibitate interesgarria da bai aisialdirako bai ekimen turistikoaren ikuspuntutik, Etxalar eta gure ingurua hegaztien pasatoki hagitz inportantea izanik Europan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun