Joaldunen Eguna ospatuko dute larunbatean Iturenen

TTIPI TTAPA 2010eko irailaren 16a

Baserritarrek gustura hartzen dute joaldunen bisita. TTIPI TTAPA

Ibintza Kultur Taldeak eta joaldunek antolatu dute aurten ere ospakizuna

Hutsik egin gabe, aurten ere Joaldunen Eguna antolatu dute joaldunek eta Ibintza Kultur Taldeak elkarlanean. Larunbat honetan, irailak 18, eginen da eta goiz-goizetik hasiko dira joare doinuak.

Hutsik egin gabe, aurten ere Joaldunen Eguna antolatu dute joaldunek eta Ibintza Kultur Taldeak elkarlanean. Larunbat honetan, irailak 18, eginen da eta goiz-goizetik hasiko dira joare doinuak.

Goizean Amezti auzora joanen dira joaldunak herriko trikitilariekin. Sotilenean eginen dute lehenengo geldialdia. Hortik aitzinera baserritarrek etxeko ateak zabal-zabalik ireki eta gosari ttikia eskainiko diete. Ameztiko baserri guztietan geldituz, azken geldialdia Altxuneko bordan eginen dute. Handik Lasaga auzora jaitsiko dira joareen soinuak, eta gero herrira.

Eguerdi aldera, joaldunak eta trikitilariak beraien buelta herrian eginez akituko dute itzulia.

 

Aizkora, bertsoak eta musika

13:30 aldera sekulako aizkora apustua izanen da plazan: Donato Larretxea eta Floren Nazabal aurrez-aurre ariko dira. Ondotik, Jexux Mari Irazu eta Jon Maiak bertso batzuk botako dituzte bazkaldu aitzinetik. Bazkaldu ondotik, berriz, bertsolarien saioaz aparte, Mikel Salaberriren musika doinuak izanen dira gaueko ordu ttikiak bitarte.

Bazkaltzeko txartelak Herriko Ostatuan eta harategian daude salgai.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun