Santakrutz eguna ospatuko dute Etxalarren igandean

TTIPI TTAPA 2010eko irailaren 14a

Urtero giro ederra sortzen da Urritzokietako bestetan. TTIPI TTAPA

Asteartean zenbait ekitaldia egin ziren baina egun handia igandean izanen da

Aurten ere ilusio haundiz prestatu dituzte Etxalarren Urritzokoeta auzoko Santa Krutz bestak. Asteartean da berez, Santa Krutz Eguna, baina ohikoa denez, hurrengo igandean ospatuko dira ekitaldirik gehienak.

Aurten ere ilusio haundiz prestatu dituzte Etxalarren Urritzokoeta auzoko Santa Krutz bestak. Asteartean da berez, Santa Krutz Eguna, baina ohikoa denez, hurrengo igandean ospatuko dira ekitaldirik gehienak.

Honela, astearteko meza, hamaiketakoa eta arratsaldeko txokolatadaren ondotik, iganderako indarrak bildu eta hainbat ospakizun prestatu dituzte.

11:30ean Meza Nagusia izanen da Santa Krutz ermitan. 12:30ean trikitilariek auzoa zeharkatuko dute kalejira joz. 14:00etan asaua izanen da Sainduneko zubian. Bazkaldu ondotik mus eta partxis txapelketa jokatuko dira. 17:30ean jokoak: kautzu jaurtiketa, zaku lasterketa, zapel botatzea.

Ondotik erakustaldi sorpresa eginen da eta gero, sari banaketa. 18:30ean dantzaldia eginen da trikitilariekin. 20:30ean afaria izanen da eta afalondoan ere trikitilariak ariko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun