Esther Iriarte narbartearrak irabazi du aurten ere Euskadiko Txinga-eramate Txapelketa

TTIPI TTAPA 2010ko ira. 13a, 15:08

Esther Iriarte txapelduna, Ana Berasategi eta Patricia Antonen artean. Koldo Alduntzin

Igandean jokatu zen saioa Lantzen eta hirugarren aldiz segidan lortu du txapela narbartearrak

Igande eguerdian jokatu zen hamargarren urtez emakumezkoen Euskadiko Txinga eramate Txapelketa, Lantzen, eta hirugarren urtez segidan irabazi du txapela Esther Iriarte 23 urteko Narbarteko gazteak. Aitzineko bi urteetan azpitxapeldun izan zen Xanta Souza lesakarrak ez du aurtengoan parte hartu eta Ana Berasategi arabarra izan da txapeldunordea.

Irailaren 12an, igande eguerdian jokatu zen hamargarren urtez emakumezkoen Euskadiko Txinga eramate Txapelketa, Lantzen, eta hirugarren urtez segidan irabazi du txapela Esther Iriarte 23 urteko Narbarteko gazteak. Aitzineko bi urteetan azpitxapeldun izan zen Xanta Souza lesakarrak ez du aurtengoan parte hartu eta Ana Berasategi arabarra izan da txapeldunordea.

Kirolari bakoitzak 25 kiloko bi txinga erabili ditu eta ahalik eta metro gehien egiten saiatu dira. Nafarroako Herri Kirol Federazioak izan du antolaketaren ardura. Bost kirolari aritu dira lehian: Nicola Gulova (Gasteiz, Araba; 20 urte), Ana Mª Berasategi (Ibarguen, Asparrena, Araba; 42 urte), Patricia Anton (Berriozar; 22 urte), Esther Iriarte (Narbarte; 23 urte), Lourdes Angulo (Berriozar; 35 urte). Esther Iriartek ez du iaz egindako errekorra hobetzerik izan (44 plaza), baina kasik 31 plaza osatu ditu, eta 5 plazako aldea atera dio bigarrenari eta 10 baino gehiagokoa podiuma osatu duen Patricia Anton berriozartarrari.

 

Sailkapena

1. Esther Iriarte (Narbarte): 867,80 m. (30plaza, 3/4 eta 6m, 80m.)

2. Ana Berasategi (Ibarguen, Asparrena, Araba): 728 m. (26 plaza)

3. Patricia Anton (Berriozar): 565,90 m. (20 plaza,5m.90cm)

4. Lourdes Angulo (Berriozar): 398,30 m. (14 plaza eta 6,30m.)

5. Nikola Gulova (Gasteiz, Araba): 384,90 m. (13 plaza, 1/2 eta 6,90m.)

 

Esther Iriarte laugarren urtez aritu da txapelketan (2004an egin zuen estreinakoa), eta hiru txapel jantzi ditu erreskadan. Iaz lortu zuen txapelketako markarik onena (44 plaza).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!