Oraindik bete-betean ez bada ere, kirol denboraldia aste honetan hasi da eskualdeko taldeentzat. Zehazki, futbol talde nagusi batzuk ekin diote 2010-2011 denboraldiari. Nafarroako Preferenten, Leitzako Aurrerak etxean irabaziz hasi zuen denboraldia igandean. Erregionaleko lehen mailan, etxetik kanpo aritu ziren Baztan eta Doneztebe. Berdindu egin zuten baztandarrek eta galdu doneztebarrek.
Gipuzkoako Gorengoen mailan, Beti Gaztek larunbatean jokatu zuen Errenterian eta ongi ekin zion denboraldiari, erraz nagusituta. Hauek izanen dira asteburuko emaitzak:
Nafarroako Preferente mailan
Aurrera KE 2 (Joseba eta Patxi) – CD Amaya 1
Gipuzkoako Gorengoen mailan
Beti Ona 0 – Beti Gazte 3 (Beñat Saralegik 2 eta Ander Maia)
Nafarroako Erregionaleko lehen mailan
Alsasua 0 – Baztan 0
Itaroa Huarte 2 – Doneztebe FT 1 (Liborio Ariztia)
Nafarroako jubenilen lehen mailan
Baztan 1 – Iruña 6