Oraindik bete-betean ez bada ere, kirol denboraldia aste honetan hasiko da eskualdeko taldeentzat. Zehazki, futbol talde nagusi batzuk ekinen diote 2010-2011 denboraldiari. Nafarroako Preferenten, Leitzako Aurrerak etxean hasiko du denboraldia igandean. Erregionaleko lehen mailan, etxetik kanpo ariko dira Baztan eta Doneztebe. Gipuzkoako Gorengoen mailan, Beti Gaztek larunbatean jokatuko du Errenterian.
Hauek izanen dira asteburuko hitzorduak:
Nafarroako Preferente mailan
Aurrera KE – CD Amaya, igandean 17:30ean Arkiskilen.
Gipuzkoako Gorengoen mailan
Beti Ona – Beti Gazte, larunbatean 17:00etan Errenteriako Beraun zelaian.
Nafarroako Erregionaleko lehen mailan
Alsasua – Baztan, Altsasun larunbat arratsaldeko 17:00etan.
Itaroa Huarte – Doneztebe FT, larunbatean 16:30ean Uharteko Aretan.
Nafarroako jubenilen lehen mailan
Baztan – Iruña, larunbatean 17:30ean Elizondoko Giltxaurdin.