Irailaren 11n, larunbatearekin abiatuko dira Sarako bestak eta urtero bezala, ekitaldiz beteriko ospakizunak antolatu ditu Besten Komiteak. Larunbatean 17:00etan Sara Korrika, 10 kilometroko lasterkaldia eginen da. 22:00etan Aizkor Erauntsia eta Ze esatek! taldeek kontzertuak eskainiko dituzte. Gauerdian hasita, MIKELHATS taldearekin dantzaldia izanen da eta gau guzian Iparraldeko gaiteroak ariko dira karrikak animatzen.
Ahate jokoa igandean
Irailaren 12an, igande goizeko 10:00etan Meza Nagusia izanen da Urruñarrak klikarekin. Ondotik tanborrada Mariñelak gaiteroekin itzulian itzuli. 10:30ean luzean errebotean: Luzaz Gazte (Donibane Lohizune), Azkaindarrak Bat (Azkaine) taldearen kontra. 16:30ean gaiteroak, joaldunak eta ahate jokoa izanen dira. Segidan euskal kirolak: sokatira, lasto altxatzea, lasto botatzea eta orga altxatzea. 19:00etan aperitifa eskainiko da Sarako Kantariekin. 22:00etan kantaldia Amaia Riouspeyrousekin. 23:30ean dantzaldia Samain taldearekin. Gauerdian suzko zezena aterako da eta txarangaitak karrikak animatuko ditu.
EPBko pilota txapelketako finalerdiak astelehen arratsaldean
Astelehen goizean itzulia eginen da gaitero eta txistulariekin. 10:30ean luzean errebotean Kapito Harri (Uztaritze), Lapurdiko selekzioaren kontra ariko da. 13:30ean zikiro jatea eginen da Ikastolak antolatua. 16:30ean jokoak: jendarme eta kontrabandistak. 17:00etan trinketean esku huska: Pleka Txapelketan, EPBko torneo ofiziala jokatuko da. Lehen finalerdian Ibarrolla-Harismendy, Waltari-Lazkanoren aurka eta bigarren finalerdian Alfaro-De Ezkurra, Lambert-Etchetoren kontra. 18:30ean dantza saioa izanen da Zazpiak Bat taldearekin. 20:00etan trikitilariekin aperitifa. 22:00etan kantaldia Inahala taldearekin. 23:00etan dantzaldia Larzenak taldearekin. Gau guzian Los Incansables txaranga ariko da.
Paxaka, luzean eta Joko Garbi asteartean
Irailaren 14ean, astearte goizean itzulian itzuli eginen da gaitero eta txistulariekin. 09:30ean Paxaka txapelketa jokatuko da trinketean. 10:30ean luzean errebotean: Noizbait (Hazparne), Spuc (Senpere) taldearen kontra. 17:30ean errebotean, Joko Garbi partidak izanen dira. Lehenik Sarako Izarra pilota eskolako gazteekin eta ondotik,helduen partida: Luzaz Gazte taldea (Eneko Sarratia, Eneko Pelletrat eta Ximun Destaillac) eta Hardoytarrak (Fréderic Karrikaburu, Peio Etxeleku eta Laurent Albistur). 19:00etan Mutxikoak Kuxkuxtu txarangarekin. Txalaparta ere izanen da. 20:30ean Gaztetxean USA United Sara of America taldearen kontzertua. 20:30ean trikitilariekin aperitifa. 22:00etan Gaubela taldearekin dantzaldia. Gau guzian Kuxkuxtu txaranga karrikak animatzen ariko da.
Azienda lehiaketa, pilota eta bertsolariak hondar egunean
Irailaren 15ean, asteazken goizean itzulian itzuli eginen da gaitero eta txistulariekin. 09:00etan trinketeko zabaldeian azienda lehiaketa eginen da Sarako laborarientzat (Primak: 1.700 euro). 10:30ean plazan haurren jokoak (euriarekin, kiroldegian). 10:30ean trinketean, Pleka Torneoko partida Agirre-Sorhouet eta Karrikaburu-Urdanpilletaren artean. 17:00etan plazan, esku huska ariko dira. Euskal Herriko bestetako esku pilota txapelketaren finalerdia. 18:30ean trinketean esku huska EPB Torneoko finala jokatuko da. Aldi berean, trinketean eta plazan bertsulariak ariko dira: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus eta Ximun Cazaubon. Gaia emaiten Karlos Aizpurua izanen da. Gero tonbolaren zozketa eginen da. 19:30ean Anne Bidalunekin aperitifa eta kontzertua izanen dira. 22:00etan dantzaldia Kiki Bordatxorekin. 23:30ean suzirien tirokada eginen da. 00:30ean dantzaldia Xitoak taldearekin. Gau guzian Los Incognitos-ek karrikak animatuko ditu, Sarako besten azken orenetan.