Donostiako Trinitate Plazako pilota txapelketako finalak jokatuko dira irailaren 10ean, ortziral arratsaldeko 15:30etik aitzinera eta eskualdeko pilotarien ordezkaritza zabala izanen da.
Alebin mailan, Aurrerako Lezea eta Errekako Iker Salaberria goizuetarra Añorgako Exposito eta Azpeitiko Illunpeko Alberdiren kontra ariko dira; Infantil mailan, Igantziko Biltokiko Unai Telletxea eta Oberenako Espinal, Alde Zaharreko Chiapuso eta Aburuzaren kontra; jubenil mailan, Errekako Mikel Maia eta Imanol Juanena, Andoaingo Ariztimuño eta Ulangaren kontra eta seniorretan, Aurrera Saiazeko Sukia eta Errekako Joseba Madariaga, Añorgako Eskudero eta Sagasetaren kontra.
Nafarroako Kirol Jolasetan, jubenil mailako partidak Donezteben eta Arbizun
Nafarroako XXIV Kirol Jolasen barrenean, Nafarroako jubenil mailako buruz buruko txapelketako partidak jokatuko dira irailaren 11n, larunbat goizeko 09:45etik aitzinera Doneztebeko pilotalekuan. Aurrerako Hernandorena, San Migueleko Aznarezen kontra ariko da; San Francisco Javierreko Lunbreras Aralar Mendiko Anduezaren kontra; San Franciscoko Subero Txarutako Indaren kontra eta San Franciscoko Sota Txarutako Martikorenaren kontra. Arbizun ere jokatuko dira partidak larunbat arratsaldean.