Doneztebeko Ibilgailuen Azterketa Teknikorako edo ITVrako estazio berriaren inaugurazio ofiziala eginen da irailaren 7an, astearte eguerdiko 12:30ean. Doneztebeko ITV estazio berria Ibarburu inguruan, N-121A errepidean Irunerako norabidean dagoen kamioien aparkalekuaren ondoan.
Astearte eguerdiko inaugurazio ekitaldian Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko presidentea, Ignacio Mosso TÜV Rheiland Group taldeko kontseilari delegatua Espainian eta Miguel San Miguel Doneztebeko alkatea izanen dira. Instalazio berrietan ezarri den plaka azaldu eta zinta moztu ondotik, ibilgailu baten azterketa teknikoa eginen da, ikuskaritza prozesuaren fase guziak pasatuz.