143.860 euroko dirulaguntza emanen die Nafarroako Gobernuak eskualdeko 23 udalei

Ttipi-Ttapa 2010ko ira. 3a, 13:20

Efizientzia energetikorako eta administrazio elektronikorako izanen da

Krisiaren Kontrako 2010eko Planaren barne, teknologia berrien garapenera eta efizien­tzia energetikora bideratutako dirulaguntza deialdia egin zuen Nafa­rroako Gobernuko Toki Administrazio Departamentuak bere garaian, eta deialdi horren bitartez, 143.859,97 euroko dirulaguntza hartuko dute eskualdeko 23 udalek:

ARANTZA. administrazio elektronikoa paratu eta herritarren zerbitzua hobetu: 3.500 euro
ARESO. Herriko argi-fluxuaren murriztailea: 4.000 euro
BAZTAN.    Udaletxean administrazio elektronikoa paratzeko bigarren fasea: 13.500 euro
BAZTAN. Udaletxeko efizientzia energetikoa hobetu: 15.000 euro
BERA. Herriko argiteriaren efizentzia energetikoa: 10.000 euro
BERA. Udaletxean administrazio elektronikoa paratzeko bigarren fasea: 8.500 euro
BERTIZARANA. Administrazio elektronikoa paratu: 3.500 euro
DONAMARIA, OIZ, URROZ ETA BEINTZA-LABAIEN. Administrazio elektronikoa paratu: 3.500 euro
DONEZTEBE. Udaletxean administrazio elektronikoa paratzeko bigarren fasea: 8.500 euro
ELGORRIAGA. Urruneko Zerbitzu Zentroan sartu eta web orria argitaratzea: 3.360 euro
ERATSUN. Administrazio elektronikoa paratu eta herritarren zerbitzua hobetu: 3.500 euro
ETXALAR. Herriko Etxea eta eskola zaharretan: 4.000 euro
ETXALAR. Gizarte informazioa eta administrazio elektronikoa paratu: 3.500 euro
EZKURRA. Administrazio elektronikoa paratu eta herritarren zerbitzua hobetu: 3.500 euro
GOIZUETA. Herriko argiteria zaharberritu eta hobetu: 3.999,97 euro
IGANTZI. Administrazio elektronikoa paratu eta herritarren zerbitzua hobetu: 3.500 euro
IGANTZI. Eskolako lehiak aldatu: 4.000 euro
ITUREN. Administrazio elektronikoa paratu: 3.500 euro
LEITZA. Administrazio elektronikoa paratu eta herritarren zerbitzua hobetu: 8.500 euro
LEITZA. Gizarte eraikina zaharberritu 10.000 euro
LESAKA. Udaletxean administrazio elektronikoa paratzeko bigarren fasea: 8.500 euro
SALDIAS. Administrazio elektronikoa paratu eta herritarren zerbitzua hobetu: 3.500 euro
SUNBILLA. Administrazio elektronikoa paratu eta herritarren zerbitzua hobetu: 3.500 euro
URDAZUBI. Administrazio elektronikoa paratu: 3.500 euro
ZUGARRAMURDI. Administrazio elektronikoa paratu: 3.500 euro
 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun