Buruz buruko hamargarren txapela jantzi du Koteto Ezkurrak

TTIPI TTAPA 2010eko irailaren 6a

Koteto Ezkurra emozioari ezin eutsiz, bere hamargarren txapela lortu zuenean. David Giménez / Diario Noticias

30-23 irabazi zion Kursal Kasinoko final berdinduan Julen San Migueleri

Doneztebarren arteko lehia izan zen irailaren 4an Galarretan, Kursaal Kasinoaren txapelketaren finalean, edo berdin dena, erremonteko buruz buruko txapelketaren finalean. Koteto Ezkurra beteranoak eta Julen San Migel gazteak elkarren aurka joka zuten eta azkenean zaharrena nagusitu zen, bere bakarkako hamargarren txapela lortuz.

Doneztebarren arteko lehia izan zen irailaren 4an Galarretan, Kursaal Kasinoaren txapelketaren finalean, edo berdin dena, erremonteko buruz buruko txapelketaren finalean. Koteto Ezkurra beteranoak eta Julen San Migel gazteak elkarren aurka joka zuten eta azkenean zaharrena nagusitu zen, bere bakarkako hamargarren txapela lortuz. 50 minutu iraun zuen partidan, Ezkurra nagusitu zen 30-24 eta horrela lortu zuen bere hamargarren txapela. Baina ez zion erraz utzi arerioak, eta San Migelek ere tanto on aunitz jokatu zituen. Hogeita hirunako berdinketa bitarte hortxe hortxe ibili zen lehia, baina Ezkurrak bere maisutasuna agertu zuen azken txanpan. Jendeak ere ederki erantzun zuen, eta ia goraino bete zen Galarreta frontoia: 1.000 ikusle inguru bildu ziren. Azkenean, ordea, beteranoa nagusi eta lehenbizikoz eskaini zion txapela amari.

Koteto Ezkurrak hamargarrena jantzi zuen, baina 2005ean bederatzigarrena jantzi zuenetik, bortz urte eman ditu zenbaki borobil horren bila. 1990ean debutatu zuen, hamasei urte bertzerik ez zituenean, eta 1995ean jantzi zuen lehen txapela. Hurrengo lauak ere beretzat izan ziren. 2001 eta 2002an bertze bi lortu zituen eta 2004 eta 2005ean azkenak. 2007an azpitxapeldun izan zen Patxi Zeberioren kontra galdu ondotik, baina Miguel Mari Urrutia saldiastarrak irabazi duen azken bi urtetan ez zuen finalean sartzerik lortu. 2010ean hamargarrena eskuratu du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun