Ortziralean hasita Arraioz eta Oizko bestak ospatuko dira heldu diren egunetan

Ttipi-Ttapa 2010eko irailaren 2a

Oizen, astelehenean eginen dute herri bazkaria, Sustrai Colina eta Julio Soto bertsolariekin.

Arraiozen, igandean XIV. Grand Prix ospetsua eginen dute eta egun berean, Oizen, Erasun, Saralegi, Kastro eta Larretxea aizkolari gazteak ariko dira

Ortziral eguerdian botako dute Arraiozen altxaferoa eta ilunabarrean Oizen. Hortik aitzinera, lau egun iraunen duten bestak izanen dituzte, baina Oizen, horrez gain, hurrengo astezkenean Meza Nagusia eta luntxa ere izanen dituzte.

Uda aitzinera doa eta herrietako besta gehienak ere pasatu dira. Dena den, oraindik gelditzen dira batzuk, eta Arraiozen eta Oizen, erraterako, asteburu honetan izanen dira. Arraiozen astelehenean akituko dituzte, eta Oizen, berriz, lau egun horiez gain, asteazkenean ere, irailak 8, Meza Nagusia eta luntxa izanen dituzte. Egunez egun hau izanen da bi herrietan egitaraua.

Arraioz

Irailak 3, ortzirala

12:00etan altxaferoa eta segiden txistulariek. 12:30ean haurrendako tailerrak. 13:30ean Haur eta gaztetxoen bazkarie. 17:00etan haurrendako jolasak. 18:00etan Txokolate-jatea. 20:00etan dantzaldie Joxe Angelekin. 21:00etan Mutildantzak. 21:30ean Baztan Zopak. 01:00etan dantzaldie Joxe Angel ekin.

Irailak 4, larunbata

10:00etan argisoinuek. 11:30ean plater-tiroketa. 14:00etan gazteen bazkaria. 16:00etan mus txapelketa. 18:30ean herri kirolak. 20:00etan dantzaldie Obaneuke taldea­rekin. 21:30ean gazteen afarie. 23:30ean kontzertue Zutik taldearekin. Segidan gaupasa Obaneuke taldearekin. Gan-Torri autobuse izanen da Baztango herriz herri.

Irailak 5, igandea

10:00etan argisoinuek. 18:00etan Arraiozko XIV. Grand Prixe. 20:00etan kantaldie Panpi Portugal eta bere taldearekin.

Irailak 6, astelehena

14:30ean herri-bazkarie. 17:30ean II. Zartain botatze txapelketa. 19:00etan dantzaldie Joxe Angelekin. 00:00etan dantzaldie Joxe Angelekin eta ondotik Gaixoak Gu bestei akabaila emateko.

Oiz

Irailak 3, ortzirala

20:00etan altxaferoa, bestei hasiera emanez. Ondotik Doneztebeko txistulariak herrian barna. 21:00etatik aitzinera Zopak Herriko Ostatuan. Gauez dantzaldia Frantzisko akordeoi­lariarekin.

Irailak 4, larunbata

11:00etan mus txapelketa elkartean. 11:30­ean gaztetxoen laxoa partida. 17:00etan haurrendako jokoak plazan. 18:30ean jokoak herritarren artean. Ondotik haurrentzat eta helduentzat txokolatea. Arratsaldez eta gauez dantzaldia Laiotz tal­dea­rekin. Tartean, 23:00­etan kontzertua Mugalariak taldearekin.

Irailak 5, igandea

11:00etan pilota partidak afizionatuen artean. 11:00etatik aitzinera herriko artisauen erakusketa. 18:00etan aizkolariak: Ander Erasun-Ruben Saralegi, Raul Kastro-Oihan Larretxea­ren kontra. 19:00etan herritarren artean VII. patata tortilla lehiaketa. Ondotik tortilla, xingarra eta txistorra dastake­ta. Arratsaldez eta gauez dantzaldia Frantzisko akordeoilariarekin.

Irailak 6, astelehena

14:00etan herri bazkaria. Bertsotan, Sustrai Colina eta Julio Soto ariko dira. 17:00etan Toka eta sokatira herritarren artean. Arratsaldez eta gauez dantzaldia Modesto akor­deoil­­ariarekin. Bestak akitzeko kaleji­ra herrian eta gaixoa ni.

Irailak 8, asteazkena

11:00etan Meza Nagusia. Ondotik luntxa herriko ostatuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun