Beteranoa eta gaztea aurrez aurre Kasino Kursaaleko finalean

Ttipi-Ttapa 2010eko irailaren 1a

Julen San Migelek 23 urte ditu eta Koteto Ezkurrak 37 urte.

Koteto Ezkurra eta Julen San Migelek indarrak neurtuko dituzte larunbatean Galarretan

Julen San Migel eta Koteto Ezkurra doneztebarrak indarrak neurtuko dituzte larunbat honetan Hernaniko Galarretan jokatuko den Kasino Kursaal Torneoko finalean. Finalerdietako multzo bakoitzean gailendu dira biak.

Koteto Ezkurra beteranoak eta Julen San Migel gazteak elkarren aurka jokatu beharko dute larunbatean Hernaniko Galarreta frontoian jokatuko den Kasino Kursaal Torneoko finalean. Doneztebarren arteko lehia izanen da, beraz.

Finalerdietako multzo bakoitzean nagusi izan dira biak.San Migel Juaristi eta Utergaren kontra irabazita ailegatu da finalera eta Koteto, berriz, Ibon Agirrezabala Matxin IV.a eta Migel Mari Urrutia saldiastarrari irabazita. Finaleko bigarren protagonista erabakitzeko azken partida, hain zuzen, asteartean jokatu zuten Ezkurrak eta Matxin IV.ak. Doneztebekoak arazo fisikoak gainditu dituela dirudi eta problema haundirik gabe lortu zuen finalerako txartela, 30-16 irabazi baitzion azkoitiarrari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun