Abuztuaren 15ean jokatu zen Euskal Herriko Lasto Altxatze Txapelketa Etxalarren eta parte hartu zuten 11 kirolariek 45 kiloko lasto fardoa ahalik eta gehien altxatu behar izan zuten bi minutuko denboran. Txapela Bizkaira joan zen, Jose Martin Bustinza Tubi (Dima, Bizkaia) nagusitu baitzen 23 altxaldi egin ondotik.
Baina bigarren eta hirugarren postuak Igantzin gelditu ziren: Iñaki Bereauk 22 jasoaldi egin zituen eta Xabi Seinek, berriz, 21. Denboraz kanpokoa 2:01.42ean egin zuen. Karlos Sein igantziarra ere aritu zen lehian, eta honek 18 altxaldi egin zituen.