Herri bereko bi talderen arteko finalean Irurita B nagusitu da

TTIPI-TTAPA 2010ko abu. 31a, 17:00

Argazkian, ezker-eskuin: epaileak, Irurita Bko txapeldunak eta Irurita Ako azpitxapeldunak. Alicia del Castillo

Hirugarren Doneztebe eta laugarren Oiz gelditu dira

DATUA | 7 TXAPEL lortu ditu guztira Iruritak. Doneztebek 17 ditu; Oizek 4 eta Arraiozek 3.

Baztan-Errekako XXXI Laxoa Txapelketaren finala jokatu zen abuztuaren 1ean Oizen eta Irurita Bk 9 eta 6 irabazi zion Irurita Ari, final gogor baten ondotik. Joseba Urtasun, txapeldunen sakalaria izendatu zuten finaleko jokalari onena eta Mikel Eizagirreren saria eraman zuen. Berekin batera, Guillermo Etxenike numeroa eta Jesus Etxenike eta Xabier Ripa laurdenak aritu ziren talde txapeldunean. Azpi­txapeldun izan zen Irurita A taldean, berriz, Jorge Azkarate sakalaria, Miguel Bidegain numeroa eta Igor Urrutia eta Iñaki Etxandi numeroak aritu ziren. Alberto San Miguel Oizko alkatea, Txuma Prim iruritarra eta Juan Mari Artazkoz doneztebarra izan ziren epaile eta Oizko Joaquin Zia aritu zen marrak zaintzen.
Tiburtzio Arraztoak azaldu zuenez, lehen aldia izan zen Iruritako bi taldek elkarren kontra jokatzen zutela finalean, baina herri bereko taldeen arteko finalak izan dira lehen­ ere. Zehazki, doneztebarren arteko hiru final izan dira. Arraztoak txapelketaren balorazio ona egin zuen: «Balorazioa egiten ahal badugu seinale ona da, duela 31 urte hasi ginenean modalitatea mantentzea baitzen gure helburua. Heldu den urtean Doneztebeko bertze bi talde izanen ditugu».
Hirugarren posturako norgehiagokan, ber­tzalde, Doneztebe Ak 9 eta 7 irabazi zion Oiz Bri. Donezteberekin Santi Mindegia, Pascual Bertiz, Jokin Arraztoa eta Koldo Legarra aritu ziren eta Oizekin Jokin Ziganda, Iker Bereau, Ugutz Zelaieta eta Jose Agustin Mindegia.

TXAPELDUNAK

1980    IRURITA
1981    DONEZTEBE
1982    DONEZTEBE
1983    OIZ
1984    OIZ
1985    DONEZTEBE
1986    DONEZTEBE
1987    DONEZTEBE
1988    OIZ
1989    DONEZTEBE
1990    OIZ
1991    IRURITA
1992    DONEZTEBE
1993    IRURITA
1994    DONEZTEBE
1995    DONEZTEBE
1996    DONEZTEBE
1997    DONEZTEBE
1998    DONEZTEBE
1999    ARRAIOZ
2000    DONEZTEBE
2001    ARRAIOZ
2002    IRURITA
2003    DONEZTEBE
2004    IRURITA
2005    DONEZTEBE
2006    DONEZTEBE
2007    IRURITA
2008    DONEZTEBE
2009    ARRAIOZ
2010    IRURITA



Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun