Nafarroako eta Euskal Herriko hiru txapelketa erabakiko dira asteburuan

TTIPI-TTAPA 2010eko abuztuaren 31

Eneko Saralegi leitzarra Euskal Herriko Aizkolari Gazteen Txapelketan ariko da. Artxiboko argazkia

Arpana, aizkora eta txinga txapelketak izanen dira

Herri kirolen hiru txapelketa jokatuko dira asteburuan eskualdean: Arraiozen eta Leitzan.
Alde batetik, Nafa­rroa­ko Emakumezkoen Arpana Txapelketa eginen da larunbatean, irailak 4, Arraio­zen, 19:00etatik aitzinera. Hiru bikotek hartuko dute parte: Itziar­ Nuñez eta Ana Lopez (Lezaun); Nerea Sorondo eta Amaia Gar­tzia (Bera) eta Susana Sanchez (Berriozar) eta Ainara Urriza (Eraso). Etzanda paratutako 45 ontzako enbo­rrari 10 korte eman beharko dizkiote.
Leitzako Taloaren Egunean, ber­tzalde, 12:00­etan hasita, Euskal Herriko Aizkolari Gazteen Txapel­ke­ta eta Nafarroako Gizonezkoen Txinga Txapelketa jokatuko dira.
Aizkora saioan, Eneko Saralegi (Leitza), Eneko Otaño (Gipuzkoa), Eloy Corchero (Araba) eta Gaizka Lopez (Araba) ariko dira eta 45 on­tzako lau enbor eta bi kanaerdiko ebaki beharko dituzte.
Txingetan, berriz, Miguel Angel Sukuntza (Leitza), Imanol Martin (Berriozar) eta Simon Tomas Callaghan (Metauten) ariko dira. 50 kiloko txingak esku banatan dituztela, ahalik eta plaza –28 metrokoa– gehien egin beharko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun