Iduzki Lore antzerkia Urruñan erakutsi zuten agorrilaren 28an eta orain bertze emanaldiak izanen dira buruilaren 2, 3 eta 4an Lazkaon, Domintxinen eta Zugarramurdin. 1609an sorginen kontra egin ziren epaiketak eta jazarpena gogoratzen ditu antzerki hunek. Peio Chipi senpertarrak eta Joseba Aurkenerena urruñarrak idatzi dute Iduzki Loreren testua eta Manex Fuchs antzerkilariak egokitu du taula gainean antzezteko.