Maialen Lujanbio, Amets Arzallus eta Ximun Cazaubon bertsulariak ariko dira azken egunean

TTIPI-TTAPA 2010ko abu. 31a, 16:40

Gutti gelditzen zaie gogoz dauden herritarrei besta giroan murgiltzeko. Idoia Errandonea

Ekitaldiz beteriko bestak antolatu ditu Besten Komiteak


LARUNBATA 11

17:00etan Sara Korrika, 10 kilometroko lasterkaldia. 22:00etan AIZKOR ERAUNTSIA eta ZE ESATEK! taldeen kon­tzer­tuak. 00:00­etan MIKELHATS-ekin dantzaldia. Gau guzian Iparraldeko gaiteroak karrikak animatzen.

IGANDEA 12

10:00etan Meza Nagusia Urruñarrak klikarekin. Ondotik Tamborrada Mariñelak gaiteroekin itzu­lian itzuli. 10:30ean luzean errebotean: Luzaz Gazte (Donibane Lohizune), Azkaindarrak Bat (Azkaine) taldearen kontra. 16:30ean gaiteroak, joaldunak eta ahate jokoa. Segidan euskal kirolak: sokatira, lasto al­txatzea, lasto bota­tzea eta orga altxatzea. 19:00etan aperitifa Sarako Kantariekin. 22:00­etan kantaldia AMAIA RIOUSPEYROUS-ekin. 23:30ean dantzaldia SAMAIN-ekin. 00:00etan suzko zezena. Txaran­gai­tak karrikak animatuko ditu.

ASTELEHENA 13
Goizean itzulia gaite­ro eta txistulariekin. 10:30­ean luzean errebotean Kapito Harri (Uztari­tze), Lapurdiko selekzioa­ren kontra. 13:30­ean ziki­ro jatea Ikasto­lak antolatua. 16:30­ean jokoak: jendarme eta kontra­ban­distak. 17:00­etan trin­ke­tean esku huska: Pleka Txapelketan, E.P.B.ko torneo ofiziala: lehen finalerdia: Ibarrolla-Haris­men­dy, Wal­tari-Lazkanoren aurka. 2. fina­lerdia: Alfaro-De Ezkurra, Lambert-Etchetoren kontra. 18:30ean dantza saioa Zazpiak Bat taldea­rekin. 20:00etan trikitilariekin aperitifa. 22:00­etan kantaldia INAHALArekin. 23:00­etan dantzaldia LARZENAK-ekin. Gau gu­zian Los Incansables txaranga.

ASTEARTEA 14
Goizean itzulian itzuli gaitero eta txistulariekin. 09:30ean Paxaka txapelketa trinketean. 10:30­ean luzean errebotean: Noizbait (Hazparne), Spuc (Senpere) taldearen kontra. 17:30ean errebotean, Joko Garbi (lehen partida Sarako Izarra pilota eskolako gazteekin). 18:15ean Joko Garbi helduen partida: Luzaz Gazte taldea (Eneko Sarratia, Eneko Pelletrat eta Ximun Destaillac) eta Hardoytarrak (Fréderic Karrikaburu, Peio Etxeleku eta Laurent Albistur). 19:00­etan Mutxikoak Kuxkuxtu txarangarekin. Txa­laparta ere izanen da. 20:30­ean Gaztetxean USA United Sara of America. 20:30­ean trikitilariekin aperitifa. 22:00etan GAUBELA taldearekin dan­tzaldia. Gau guzian Kuxkuxtu txaranga karrikak animatzen ariko da.

ASTEAZKENA 15
Goizean  itzulian itzuli gaitero eta txistulariekin. 09:00etan trinketeko zabaldeian azienda lehiaketa Sarako laborarientzat (Primak: 1.700 euro). 10:30ean plazan haurren jokoak (euriarekin, kiroldegian). 10:30­ean trinketean, Pleka Torneoko partida: Agirre-Sorhouet eta Karrikaburu-Urdanpilleta. 17:00etan plazan, esku huska. Euskal Herriko bestetako esku pilota txapelketaren finalerdia. 18:30ean trinketean esku huska: E.P.B. Torneoko finala. Aldi berean, trinketean eta plazan bertsulariak: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus eta Ximun Cazaubon. Gaia emaiten Karlos Aizpurua. Gero tonbolaren zozketa. 19:30­ean Anne Bidalunekin aperitifa eta kon­tzertua. 22:00etan dan­tzaldia KIKI BORDATXOrekin. 23:30ean suzirien tirokada. 00:30ean dan­tzaldia XITOAK taldearekin. Gau guzian Los Incognitos-ek karrikak animatuko ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun