Urtero bezala, ehiztariak euren armak prestatzen ari dira zortea aldeko izan dezaten denboraldi honetan, aurreko urteko sasoia penagarria izan baitzen. Dagoeneko bideak eta ehiza-postuak auzolanean txukundu dituzte.
Txantxangorri elkartea egoera ekonomiko onean dago, eta kirola eta ehiza aldetik ere hala izatea falta zaio orain.