Mindegia eta Larretxea aurrez aurre ariko dira ostegunean

TTIPI-TTAPA

Aizkora apustuak pestetan hutsik egin ezin duten ekitaldietako bat dira. Haur, gazte zein heldu, denak erakartzen dituena. Fernando Etxeberria

Eta larunbatean Erasun eta Xabier Mindegiaren txanda izanen da


ASTEAZKENA 8
09:00etan txupinazoa. Ondotik txistulariek herrian barna ibiliko dira. 11:00etan Meza Nagusia Lokariko Amabirjinaren omenez. 18:00­etan afizionatuen arteko pilota partidak: lehenengo partidan, lau t’erdian, Bendoiro Taintaren kontra. Bigarren partidan, Garralda-Azanza, Ollo-Iriarteren aurka. Arratsaldez eta gauez dantzaldia MODESTO akordeoilariarekin.

OSTEGUNA 9
18:00etan aizkora apustua: Mindegia-Larretxea. Arratsaldez eta gauez dantzaldia MODESTO akordeoilariarekin.


OSTIRALA 10

11:00etan herriko mus txapelketa. Bikote txapeldunak bildots bana irabaziko du; bigarrenak bina txuleta eta bina botil ardo eta hirugarrenak bina txuleta. 18:00etan afizionatuen arteko pilo­ta partidak: lehenengo partidan, lau t’erdian, Ioldi Jaunarenaren kontra. Bigarren partidan, Tainta-Madariaga, Bendoiro-Azanza. Arratsaldez eta gauez dantzaldia GABEZIN taldearekin.

LARUNBATA 11
14:00etan herri bazkaria KUPELA taldearekin. 18:00etan aizkora apustua: Ander Erasun eta Xabier Mindegiaren artean. Arratsaldez eta gauez dantzaldia GABEZIN taldearekin.

IGANDEA 12
Goiz-arratsaldez umeen parkea gaztelu puzgarriekin. Arratsaldez dantzaldia AIERRIK taldearekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun