DATUA | 230 LAGUN elkartu ziren abuztuaren 17an, lehiaketako patata tortillak dastatu bidenabar, kantu zaharrak kantatzera.
Joan zaizkigu aurtengo herriko bestak ere. Azken urteotan bezala, arrakasta gehiena izan duten ekitaldiak asteleheneko aizkora apustua, asteazkeneko herri bazkaria eta astearteko patata tortila lehiaketa izan dira.
Herri bazkarian, adibidez, 180 lagun inguru bildu ziren eta bazkal-ondorengo giroa ederra izan zen.
Jendea erakarri zuen bertze ekimena, patata tortilla lehiaketaren ondotik egin zen kantu zaharren afaria izan zen. Hori izan da, aurtengo bestetako berrikuntza eta jendeak ongi erantzun zuen. 18 patata tortilla lehiatu ziren eta 230 lagun inguruk tripak ederki bete eta beraien kanturako sasoia plazaratu zuten.
Udalaren eskerrak
Lerro hauen bidez, Udalak bestetan beraien laguntza eskaini duten guztiei eskerrak eman nahi dizkie.