Haur, gazte eta helduek gozatu dute Amabirjin festetan

Fermin Etxekolonea 2010eko abuztuaren 31

Patata tortilla txapelketako irudia da goikoa, eta besteak Haurren Egunekoak eta emakumezkoen pala txapelketako finalistena. Izaskun Zubialde

Haurrek goizez eta arratsaldez gozatu dute aurten

Inolako ezbeharrik gabe, arbola altxatuz hasi eta botaz akitu ziren aurten ere Amabirjin festak. Eta bost eguneko ospakizunak laburbiltzeko zerbait esan beharko bagenu, dena ongi joan dela esanen genuke. Bezperan, larunbatarekin ibili zen jende gehien, baina gainerako egunetan ere herritarren artean giro ona sortu zen.

Haurren eguna
Haurrek ederki pasatzeko aukera izan dute festetan. Izan ere, aurtengoan egun osoan izan baitzuten aisialdirako tartea. Goizean, 50 marrazki inguru aurkeztu ziren lehiaketara eta Eriz Magoaren magiarekin ere gozatu zuten. Arratsaldean, be­rriz, betiko jokoak egin ziren. Batukada ere izan zen egun horretan eta gauza batekin eta bes­tearekin, egun polita atera zen.

Txapelketak

Festen barne, hainbat txapelketa ere jokatu ziren herritarren artean, pilotakoak batzuk, eta musekoak eta plater tiroketakoak, besteak.
Pilotan, nesketan, pala txapelketa jokatu zen, eta Andrea Mendiburu eta Leire Mariez­kurrena izan ziren garaile. Finalean Olaia Loiar­te eta Ainhoa La­rreari irabazi zieten.
Palan, gizonezkoetan, Gorka Fuentes eta Oinatz Asensio izan ziren txapeldunak. Finalean Txomin Uhalde eta Jon Mikel Asensio garaitu zituzten.
Eskuz, berriz, Urko Loiarte eta MIkel Indakoetxea nagusitu ziren, finalean, Jon Mikel Asensio eta Imanol Baleztena mendean hartuta.
Mus txapelketan, bes­talde, Pedro Arregi eta Aintzane Juanikore­na senar-emazteak atera ziren txapeldun. Bigarren sailkatu zen bikotea Pello Santesteban eta Jexux Mutube­rriak osatutakoa izan zen; hirugarren Pili eta Mai­xux Santesteban gelditu ziren eta lauga­rren Xanti eta Txomin Uhalde aita-semeak.
Plater tiroketan, be­rriz, Hilario Mutuberria gailendu zen, eta Xabier Bendoiro gelditu zen bigarren.
Akitu dira festak, uda ere badoa, eta horrekin batera ikasturtea hasteko tenorea aile­gatu zaie neska-mutikoei. Honezkero, eskolarako mo­txila prest izanen du batek baino gehiagok. Egur loteak ere markatuak ziren eta egurrak atera­tzen ere hasiak dira herri­tarrak. Eguneroko mar­txa har­tzeko ordua ailegatu den seinale.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun