Seniorren bi talde

TTIPI-TTAPA 2010eko abuztuaren 31

Seniorren mailan, bi talde izanen ditu denboraldi honetan Errekak. Lehenbiziko taldea, iazko joka­lariekin osatutakoa da eta Dani Urroz izanen da entrena­tzailea. Dena den, hiru jokalari garran­tzitsuk taldea utzi eta Lehen Maila Nazionalean ariko dira: Pascual Bertiz Sanco Anaitasunan,  eta Ibai Marizkurrena eta Javi del Vi­llar Atarrabiako Beti Onak taldean. Eta bigarren taldea Juan­jo Ramosek zuzenduko du eta jokalariak iaz jubeniletan aritu zirenak dira.

Mindegia eta Meoki Ohorezko Mailan
Niko Mindegiak eta Ibai Meokik Amaya Sport San Antoniorekin Ohorezko Mailan jokatuko dute aurtean. Taldeak izanen dituen bi nafar bakarrak dira eta hara non, biak Doneztebekoak eta Erre­ka Kirol Elkartetik ateratakoak dira.
Denboraldi honetan, beraz, herriko bortz jokalari izanen dira maila nazionaletan: bi Ohorezko Mailan (Meoki eta Minde­gia) eta hiru Lehen Maila Nazionalean (Bertiz, Marizku­rrena eta

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun